Haren txostenaren arabera, EBk 2030erako duen helburua –berotegi-efektuko gasen isurtzeak % 55 murriztea– lor daiteke, baldin eta “Fit for 55” neurri guztiak ezartzen badira.
EBko berotegi-efektuko gasen isurtze garbiak % 3 inguru murriztu ziren 2022an, baina estatu kideek beren ezarpen-ahaleginak areagotu egin behar dituzte EBk 2030 eta 2050 urteetarako dituen helburuak lortzeko, Energiaren eta Klimaren Plan Nazionalen aurrerapenari buruzko txostenek emandako ebaluazio teknikoari jarraikiz.
Estatu kide guztiak beren Energiaren eta Klimaren Plan Nazionalak 2030era bitarte eguneratzeko prozesuan daude, eta prozesu hori 2024ko erdialdean osatu beharko litzateke. Aldaketa horiek islatu beharko lituzkete “Fit for 55” legerian 2030erako ezarritako helburu berriak; legeria horren barruan daude Energia berriztagarriei buruzko zuzentarau berrikusia eta Energia-efizientziari buruzko zuzentarau berria.
Estatu kide gehienek eguneratze-proiektuak aurkeztu dituzte jada, eta Europako Batzordea ebaluatzen ari da plan eguneratuen proiektu horiek zer ekarpen egiten duten 2030erako energia- eta klima-esparru berria lortu ahal izateko.