EBko hainbat lider eta hainbat gizarte-solaskide Bruselan bildu dira Hiruko Goi-bilera Soziala dela-eta. Gai nagusia honako hau izan da: “Langile eta enpresendako emankorra izanen den ekonomia baten zutabeak jartzea Europan”.

Goi-bileran honako gai hauei buruz eztabaidatu dute:

  • Eskulanaren eskasiari heltzea
  • Industria- eta energia-politika bat, kalitatezko enpleguak eta hazkunde jasangarria sortuko dituen Europa arrakastatsu baterako.
  • Estatu Batuetako Inflazioa Murrizteko Legeari eman beharreko erantzuna eta Europako ekonomiarako neurriak

Bilkura hori Bruselan egin da, eta hartan izan dira, besteak beste, Batzordeko presidente Ursula von der Leyen eta hainbat gizarte-solaskide, hala nola BusinessEurope erakundekoak, Europako Sindikatuen Konfederaziokoak eta interes orokorreko zerbitzuak (SGI) dituzten enpresen elkartekoak. Bestetik, Yolanda Díaz Espainiako jarduneko Gobernuko bigarren presidenteorde eta Laneko eta Ekonomia Sozialeko ministroak ere parte hartu du foroan.

Informazio gehiago Kontseiluaren webgunean

Hiruko Goi-bilera Sozialaren mezu nagusiak

Kontseilu Europarreko lehendakariaren adierazpenak