ADItech-ekin batera antolatutako jardunaldian, Ollo lehendakariordeak nabarmendu du Nafarroa eskualde egokia dela eta prestaturik dagoela Europako proiektu handiak hartzeko
NEXUS Where Navarra meets Europe jardunaldia Nafarroako Batzar Jauregi eta Auditorioan egin da eta hartan batera bildu ziren Nafarroako I+G+Bko SINAI sistemaren hainbat eragile eta beste entitate nafar batzuk, denak ere jasangarritasuna eraldaketa ekonomikoaren gako nagusia izan dadin interesa dutenak. Bigarren edizioari Ana Ollo bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak eman zion hasiera, eta hitzaldian nabarmendu zuen “Nafarroak prestakuntza handia duela Europako I+G+Bko proiektu handiak hartzeko eta garatzeko”.
NEXUS ekitaldia Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak finantzatzen du, eta ADItechek antolatzen (Nafarroako I+G+Bko SINAI sistemaren koordinatzen du ADItechek). Sei saio izan ditu, eskualdeko ekonomia S4 eraldatzeko agendak finkaturiko gaiei buruzkoak guztiak: energia berdearen industria; medikuntza pertsonalizatua; elikadura osasungarria eta jasangarria; mugikortasun elektrikoa eta konektatua; trantsizio ekologikoa eta trantsizio digitala. Saio bakoitzaren hasierako hitzaldiak hizpide hartu du Europako erreferentziazko proiektu bat, besteak beste enblematikotzat jotako batzuk.