Trantsizio Energetikorako Industriaren Nazioarteko Biltzarraren hasiera ekitaldian esan du, non sektoreko nazioarteko erreferenteak bildu baitira
María Chivite Navascués Nafarroako lehendakaria buru aritu da Iruñean Trantsizio Energetikorako Industriaren Nazioarteko Biltzarraren (CITE) inaugurazioan, non nabarmendu baitu Nafarroa, gaur egun, “Europar Batasuneko erreferentziazko hamar eskualdeetako bat dela, berriztagarrien ezarpenari dagokionez”.
CITE bi urtez behingo ekitaldia da, eta Enercluster-ek antolatu du, Nafarroako energia berriztagarrien klusterrak, alegia. Ekitaldian nazioarteko eragile garrantzitsuenak biltzen dira, hainbat arlotakoak: industria eolikoa, eguzki industria, biltegiratzekoa eta hidrogeno berdea, besteak beste. Hala, sektorearen gaurkotasunari buruzko iritziak truka ditzakete, edo teknologia edo arau berritasunei buruz eztabaidatu.