Finantza jasangarriak sustatzeko helburuarekin, Europako Kontseiluak bonu berdeen Europako estandarra sortzeko araudia onartu du. Araudiak bonu-jaulkitzaileei baldintza uniformeak ezartzen dizkie,  “Europako bonu berdea” edo “BVEu” izendapena erabili ahal izateko ingurumenaren aldetik jasangarriak diren bonuetan. Araudia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta 20 egun iraganda jarriko da indarrean.

Europako Batzordeak 2021ean aurkeztu zuen Europako bonu berdeak ezartzen dituen araudiaren proposamena. Europako Kontseiluak, berriz, 2022ko apirilaren 13an finkatu zuen bere jarrera proposamen horrekiko.

Hiru alderdiko negoziazioak 2022ko uztailaren 12an hasi ziren eta 2023ko otsailaren 28an bukatu, behin-behineko erabaki batekin.  Ondoren, Europako Parlamentuak erabaki horren edukia onartu zuen. Europako Kontseiluak orain onartutako araudia aplikatzen hasiko da indarrean jarri eta 12 hilabetera.

Araudia