Nafarroako mugikortasun elektriko, adimendun eta konektatuaren ekitaldia azaroaren 14an eginen da, Baluarte Biltzar Jauregian.
Mugikortasun elektriko, adimendun eta konektatuak inoiz baino lehentasun handiagoa du Foru Komunitatearendako. Automozioa da Nafarroako lehen industria sektorea. 120 enpresa baino gehiago daude balio katearen hainbat mailatan, eta guztira 6.500 milioi euroko negozio bolumena pilatzen dute. Orain, sektore guztia trantsizio prozesuan murgilduta dago: mugikortasun eredu efizienteago eta seguruagoa lortu nahi da, ingurumena gehiago zainduko duena.
Smart Green Mobility da berariaz mugikortasunaren eta automozioaren joera berriei buruz Nafarroan egiten den ekitaldi bakarra. Bertan biltzen dira enpresa, erakunde eta pertsona adituak mugikortasun berriaren erronkei aurre egiteko eta Nafarroak sektore horretan duen lidergoari eusten laguntzeko.