Hala adierazi du Presura 2023-Landa Eremuko Espainiaren Birpopulaketa Bultzatzeko Azokaren 7. edizioaren inaugurazioan

María Chivite Navascués Nafarroako lehendakariak nabarmendu du Nafarroako Gobernuak despopulazioari buruzko foru lege berria egiteko duen konpromisoa.

Hala adierazi du Presura 2023-Landa Eremuko Espainiaren Birpopulaketa Bultzatzeko Azokaren 7. edizioaren inaugurazioan. El Hueco enpresak antolatu du hori Iruñeko Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditoriumean, urriaren 20tik 22ra bitartean.

Chivitek defendatu du garrantzitsua dela despopulazioaren aurka borrokatzea, “gizarte berdinzaleago eta bidezkoago bat lortzeko; izan ere, estatistikaren datuaren atzean pertsonak daude, eta despopulazioaren arriskuak biztanleria galtzea baino askoz gehiago dakar. Badakar azpiegiturak abandonatzea, baita aukera berdintasuna, ekitatea eta justizia soziala haustea ere. Lehen eta bigarren mailako herritarrak izateko arriskua da”.

Gehiago irakurri