Ollo lehendakariordeak automobilgintzaren arloko gaitasun berriei buruzko online ekitaldi batean parte hartu zuen. Nafarroaren Bruselako Ordezkaritzak antolatu zuen ekitaldia

Nafarroako Gobernuak hamar ekitalditan parte hartu du Bruselan, urriaren 9tik 12ra bitartean, Eskualdeen eta Hirien Europako Astearen 21. edizioaren barnean. Ekitaldi horretan, Europar Batasun kohesionatuagoa lortzeko erronka komunak jorratu dira. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko eta Hezkuntza Departamentuko ordezkari batzuek parte hartu dute txosten, topaketa eta lan mahaietan, baita Nasuvinsa eta INTIA sozietate publikoetako ordezkari batzuek ere. Ana Ollo bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak automobilgintzaren sektoreko gaitasun berriei buruzko ekitaldi batean parte hartu zuen astelehenean.

Edizio honetan, Nafarroaren Europar Batasuneko Ordezkaritzak bi ekitaldi propio antolatu ditu. Lehenengo ekitaldia automobilgintzari buruzkoa izan zen, eta urriaren 9an izan zen. Bertan, Ollo lehendakariordeaz gain, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiko Sonia García Cifuentesek ere parte hartu zuen. Bigarren ekitaldia, berriz, Nafarroako produktuen dastaketa bat izan zen, eta hilaren 12an egin zen; INTIAko Mª José Solak eta Maite Gabilondok parte hartu zuten, eta produktuak aurkeztu zizkieten 300 pertsonari baino gehiagori.

Gehiago irakurri