CITE munduko lehen mailako zuzendarien arteko topagune bat da. Sektoreko konpainia garrantzitsuenak Iruñean bilduko dira, bi urtean behin egiten den nazioarteko kongresu hori egiteko.

Jardunaldian, energia berriztagarrien munduko liderrek, jatorrizko ekipoen fabrikatzaileek, hornitzaileek, sortze-enpresek, erakunde inbertitzaileek eta erabiltzaileek etorkizuna markatzen duten teknologiei buruz eztabaidatuko dute.

CITE 2023 Nafarroan izanen da, lurralde aitzindaria baita energia berriztagarrietan eta industria berriztagarriaren hub-a Europa hegoaldean. Leku paregabea da ideiak partekatzeko, harremanak ezartzeko eta industria berriztagarriaren oraina eta etorkizuna hobeki ulertzeko.

Argibide gehiago eta inskripzioak