Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak 2023ko “Euroeskualdearen Bio-Osasuna”  lehen saria ospatuko da Bio-Osasun Topaketaren barruan, Iruñean, 2023ko urriaren 16an eta 17an.

Sari honen helburua Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdean osasun-sektoreko enpresen garapena sustatzea da. Proiektuak, batez ere, berrikuntza-mailaren, hazkunde-ahalmenaren eta Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearekin duen loturaren arabera ebaluatuko dira.

Saria bi kategorietan banatzen da: Biofarma (farmazeutikoa, bioteknologia, derma, kosmetika…) eta Osasun Teknologiak (gailu medikoak, e-health, in vitro diagnostikoa…). Eskatzaileek, Euroeskualdeko hiru lurraldeetako batean badute egoitza, sektore batean edo bietan aurkeztu ahal izango dute eskabidea, eta irailaren 1etik 29ra bitarteko linean bakarrik aurkeztu ahal izango dituzte eskaera bereiziak.

Gehiago irakurri