“The impact of industry transition on a Co2-neutral European energy system” (Industria-trantsizioaren eragina Europako CO2an neutroa den energia-sisteman) ikerketak aztertzen du zer aukera dauden industria eta energia-eskaerak deskarbonizatzeko eta zer eragin izan dezaketen, oro har, Europako energia-sisteman.
Ikerketaren ondorioek diotenez, posible da gutxienez %95 murriztea berotegi-efektuko gasak industria-sektorean 2050. urterako. Gainera, energia-efizientzia eta ekonomia zirkularra estrategia garrantzitsuak dira karbonorik gabeko energia sekundarioaren eskaria murrizteko. Halaber, 2023. urtea baino lehen, klimatikoki neutroak diren ekoizpen-prozesu berriak sartu eta hedatu behar dira.