Zer lan-baimen mota daude Europar Batasunetik kanpoko herritarrendako eta nola ari dira EBn baimen horiek berrikusten legezko lan-migrazioa sendotzearren? Europar Batasunak legezko migrazioa sustatzen du, eskulanaren eskasiari aurre egiteko, kualifikazio-hutsuneak betetzeko eta hazkunde ekonomikoa bultzatzeko.
EBko txartel urdina lan- eta bizileku-baimen bat da, eta haren bidez aukera ematen zaie Europar Batasunetik kanpoko herritarrei EBko herrialde batean lan egiteko eta bizitzeko, betiere titulazio edo kualifikazio baliokidea badute eta gutxieneko soldata-atalasea betetzen duen lan-eskaintza badute.
- urtearen bukaeran, berrikusitako arau berriak jarriko dira indarrean. Arau horiek lan-eskaintzak gutxienez sei hilabete iraun behar duela ezartzen dute, eta soldata-atalasea murrizten dute, urteko batez besteko soldata gordinaren % 100ekoa izateko gutxienez ere enplegua hartzen den herrialdean.