Lurzoruen jarraipenari buruzko legegintzako egintza bati esker, EB lurzoru osasungarriak izateko bidean egonen da hemendik 2050era. Horretarako, lurzoruen osasunari buruzko datuak bildu, eta nekazarien eta lurzorua kudeatzen duten beste batzuen eskura jarriko ditu

Egintza horrek lurzoruaren kudeaketa jasangarria ere hartzen du arautzat, eta lurzoruaren kutsaduraren ondorioz giza osasunerako edo ingurumenerako onartezinak diren arrisku egoerak jorratzen ditu. Neurri horiek onurak ekarriko dituzte epe luzera, ekonomia, gizarte, osasun eta ingurumenaren arloetan. Aktibo natural erresilienteagoak bermatzen dituztenez, arau berriek laguntza ematen diete, bereziki, zuzenean lurretik eta naturatik bizi diren pertsonei.

Gehiago irakurri