Next Generation funts europarrek finantzatutako lanak laster hasiko dira
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 753.245,16 euroren truke esleitu ditu Oronoz Mugairiko garraio-trukagailua eraikitzeko obrak. Next Generation Europako funtsen kontura finantzatutako lanak laster hasiko dira, eta inguruko garraio publikoko joan-etorriak errazten eta bide-segurtasuna hobetzen lagunduko dute. Obren enpresa esleipendunak, Construcciones Mariezcurrena SLk, lau hilabeteko epea izango du obrak egiteko.