Europako Batzordeak Batasuneko zuzenbidearen aplikazioaren kontrolari buruzko urteko txostena onartu du. Txostenean azaltzen da Batzordeak zer neurri hartu dituen 2022an herritarren eta enpresen eskubide eta askatasunak EB osoan babesten direla bermatzearren.
Era berean, Batzordeak inbentario bat bukatu du eta hartan zehaztu da zer-nola segitu behar duen bere lan-metodoak hobetzen Europar Batasuneko Zuzenbidea betearazten dela bermatzearren. Inbentarioari 2022an ekin zitzaion, helburua izaki ahalik eta tresnarik hoberenak paratzea eskura Zuzenbidea betearazten dela bermatzeko eta funtzionamendu praktikoa ahalbidetzeko. Batzordeak emaitzen berri eman du orain.