Espainiak lehendakaritza hartu du bere gain 2023ko bigarren seihilekoan, uztailaren 1etik abenduaren 31ra, estatu kideentzako eta Europar Batasun osoarentzako erronka handiko aldian, hain zuzen. Espainiaren Lehendakaritzak lau lehentasun ezarri ditu seihilekorako.
Espainiako Gobernuko buruak azpimarratu du Espainiaren Lehendakaritzak lan handia eginen duela arlo guztietan aurrerapenak egon daitezen, baina bereziki lau lehentasun lortu nahi dituela.
Honako hauek dira: EB berriro industrializatzea eta haren autonomia estrategiko irekia bermatzea, trantsizio ekologikoan eta ingurumen egokitzapenean aurrera egitea, justizia sozial eta ekonomiko handiagoa bultzatzea, eta Europaren batasuna indartzea.