Europako Parlamentuak lortu du, 2026rako, auto elektrikoak kargatzeko estazioak 60 kilometroko tarteetan egon daitezen, Europaz gaindiko Garraio Sareko oinarrizko sareko errepideetan. Gainera, 120 kilometroko tarte bakoitzean kamioiendako eta autobusendako estazioa egon beharko litzateke. Estazio horiek EBko errepide nagusietako % 50ean jarri behar dira 2028rako, eta 1.400 kW-tik 2.800 kW-ra bitarteko potentzia behar dute izan, errepidearen arabera. Europako herrialdeek bermatu behar dute hidrogenoz hornitzeko estazioak, 2031rako, gutxienez ere 200 kilometroko tarteetan jarriko direla Europaz gaindiko Garraio Sareko oinarrizko sarean barrena. Hauexek, gakoak:
- Autoendako estazioak 60 kilometroko, kamioi eta autobusendako estazioak 120 kilometroko, eta hidrogenoz hornitzeko estazioak 200 kilometroko.
- Harpidetzarik gabe errekargatzea, eta erregai alternatiboa kWh, kg, minutu edo saioen arabera ordaintzea
- Itsas erregai ekologiko gehiago edukiontzien eta bidaiarien itsasontziendako