Ekainaren 29an eta 30ean, Kontseilu Europarrak hainbat ondorio adostu zituen, besteak beste, Ukrainari, ekonomiari, segurtasunari eta defentsari buruzkoak
EBko buruzagiak Ukrainari babesa emateaz aritu ziren, bereziki laguntza militar eta finantzario jasangarriaz, bai eta EBn epe luzerako sendotasun eta erresistentzia ekonomikoa bultzatzeko moduaz ere. Garrantzitsua da aipatzea orain arte EBk eta bere estatu kideek 77.000 milioi euro baino gehiago eman dizkiotela Ukrainari. Ukrainako ekonomia, gizartea, indar armatuak eta etorkizuneko berreraikuntza irmo babesten jarraituko dute. Azkenik, EBko buruzagiek migrazioaz, EB-ren eta Txinaren arteko harremanaz eta kanpo-harremanez ere eztabaidatu zuten.