Horien %31 adingabeak ardurapean dituzten familiak dira, eta eskatzaileen erdia baino gehiago emakume helduak
Nafarroako Gobernuak, aurtengo urtarrila eta ekaina bitartean, Foru Komunitatean aldi baterako babes-erregimen baten onuradun diren Ukrainako gatazkak eragindako pertsonentzako zuzeneko laguntzen 241 eskaera izapidetu ditu, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak gaur argitaratutako balantzearen arabera.
Familia-unitateen eskaera horiek 400 euroko hileko laguntzaren 348 onuraduni dagozkie, gerrako gatazkatik ihes egin eta Nafarroako Foru Komunitatean finkatzea erabaki zutenentzat, baina beren beharrak asetzeko baliabide ekonomiko propiorik ez dutenentzat. Orain arte 472.800 euro eman dira guztira.