Guztira, 1.900 laguntza-eskaera inguru onartu dira Next Generation funtsetatik, eta, Nafarroaren kasuan, horiei kenkari fiskalak gehitu behar zaizkie
Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko Departamentuak, Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren (S4) bitartez, energia berriztagarriko iturriekin autokontsumorako eta biltegiratzeko instalazioak egiteko laguntzak emateko bosgarren ebazpena egin du. Oraingo honetan 9.070.651,86 euro eman dira guztira, hau da, 24,9 MW autokontsumorako eta 6,69 MWh biltegiratzerako. Laguntzak Next Generation funtsetatik datoz, eta Nafarroaren kasuan, gainera, herritarrek oro har zein enpresek lor dezaketen kenkari fiskala gehitu behar zaio. Ebazpen guztietan 1.827 espediente ebatzi dira.