«PIICE ME/TC» izeneko proiektua hamalau estatu kidek batera prestatu eta jakinarazi dute: Alemania, Austria, Txekia, Eslovakia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Malta, Herbehereak, Polonia eta Errumania.
PIICE horren esparruan, 56 enpresak 68 proiektu abiaraziko dituzte; enpresa horietako batzuk enpresa txiki eta ertainak (ETEak) izanen dira, eta beste batzuk, berriz, emergenteak. Proiektu horien helburua da eraldaketa digitala eta ekologikoa erraztea honako hauen bidez: i) soluzio berritzaileak sortzea mikroelektronikaren eta komunikazioen arloan, eta ii) sistema elektronikoak eta fabrikazio metodoak garatzea, energiaren ikuspegitik efizienteak direnak eta baliabideak aurrezten dituztenak.