Ainara San Miguel Rodríguezek eta Lucía Royo Asak lehen saria lortu zuten Stockholm Junior Water Prize izeneko lehiaketaren final nazionalean, zeina Madrilen egin baitzen, 2023ko maiatzaren 4an, ostegunean. Ainara eta Lucía Mutiloako (Nafarroa) Luis Amigó ikastetxeko Batxilergoko 1. mailako ikasleak dira. Beren proiektuak El sonido, ¿aliado frente a los microplásticos? du izena, eta ikergai du ibaietan soinuaren bidez mikroplastikoak bilatzea. Luis Amigó ikastetxeko Javier Elizalde eta Verónica Pérez irakasleek zuzendu dute proiektua.
Stockholm Junior Water Prize, hau da, Uraren Nobel Juniorra, 16 eta 21 urte bitarteko ikasleentzako lehiaketa bat da. Bertan, eskolako ikerketa proiektuak aurkezten dira, pertsonen eta planetaren bizi kalitatea hobetzeko helburua dutenak uraren kalitatea hobetuz, ur baliabideak kudeatuz eta edateko ura eta/edo hondakin ura babestuz edo tratatuz.
Sari hori bat dator Gaitasunen Europako Urtearekin, aukera emanen baitie ikasleei gai horretan ezarritako helburuetako batzuk lortzeko, hau da, beren asmoak eta gaitasunak lan merkatuko aukeretara egokitzeko, edo prozesuan eskuratu dituzten gaitasunek merkatuak eskatzen dituen beharrei erantzuten dietela bermatzeko.