Ekainaren 17an eta 18an egingo dira Tuteran, Ribaforadan, Valtierran eta Iruñean, eta hitzaldiak, erakusketa ibiltari bat eta ate irekien jardunaldi bat izango ditu

Europako Arkeologia Jardunaldiak ekainaren 17an eta 18an egingo dira aurten, eta aukeratutako gaia Nafarroako nekropoli islamikoena izan da. Hala jakinarazi du Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak, Jesús García Gazolaz eta Jesús Sesma Vianako Printzea Erakundeko Kultura Zuzendaritza Nagusiko arkeologoekin batera, gaur goizean Tuterako Decanal Jauregian egin den aurkezpenean.

Gehiago irakurri