Izena emateko epea uztailaren 2an bukatuko da eta aurreko edizioetan baino hartzaile gehiago izango ditu

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak, Kanpo Ekintzetarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Europako Proiektuen Sustapenean eta Kudeaketan espezializatzeko ikastaroaren 4. edizioa bultzatu du. Ikastaro honetarako izen-ematea zabalik dago eta epea uztailaren 2an amaitzen da. Emanaldi berri honen berritasun nagusia da enpresa berean gehienez ere lau lagunek hartuko dutela parte, aurreko edizioetan baino jende gehiagok parte har dezan.

Gehiago irakurri