Istanbulgo Hitzarmena esparru juridiko zabala da, emakumeak indarkeria mota guztietatik babesteko eta genero-indarkeria eta etxeko indarkeria prebenitzeko, jazartzeko eta ezabatzeko. Atxikipen horrekin, EB osoa uztartuta geldituko da nazioarteko asmo handiko arauen bidez.
Ursula von der Leyen presidenteak adierazi zuen: “Europa emakumeen alde dago, indarkeriatik babestu nahi ditu. Emakume eta neskato guztiek indarkeriarik gabeko bizitza merezi dute, justiziaren eta berdintasunaren ordua da. Gaur, Europar Batasunak irmoki adierazi du: prest gaude emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeria mota guztiak prebenitzeko, gaitzesteko eta borrokatzeko.”