EBk jarraitzen du Windsor Esparrua abian jartzen. Esparru hori politikoki adostu zuten Batzordeak eta Britainia Handiko Gobernuak 2023ko otsailaren 27an, Erresuma Batua EBtik irten ondoren Ipar Irlandari zegozkion erronkei behin betiko heltzeko.

Kontseiluak hiru erregelamendu onetsi ditu, osasun publikoaren, animalien eta landareen osasunaren, sendagaien eta siderurgiako zenbait produkturen arloan Erresuma Batuarekin adostutako baterako konponbideak aplikatzeko.

Arau berriek nabarmen erraztuko dute salgai batzuk Britainia Handitik Ipar Irlandara eramatea, herrialde horretan kontsumitzekoak badira. Aldi berean, babesak ezarriko dira salgai horiek EBko merkatu bakarrean sar ez daitezen eta osasun publikoaren, animalien osasunaren eta fitoosasunaren babesa eta EBko kontsumitzaileen interesak berma daitezen.

Gehiago irakurri