EBko ministroen eta Europako Parlamentuaren deien ondorioz, 2022an, Batzordeak baso suteak prebenitzeko ekintza plan bat ere diseinatu zuen. Ekintza plan horrek hiru helburu ditu: 1) administrazio ahalmena hobetzea; 2) ezagutzak hobetzea; 3) baso suteak prebenitzeko neurrietan inbertsioak areagotzea.
Prebentzioko ekintza planaren zati gisa, EBk metodologia berri bat jarri du abian, baso suteen arloan binakako berrikuspena ebaluatzeko. Tresna berri horrek herrialdeei laguntzen die baso suteak prebenitzeko eta arlo horretan prestatzeko duten gaitasuna ebaluatzen, eta Europako herrialdeen artean jardunbide egokiak trukatzeko aukera ematen du, EBko Babes Zibileko Mekanismoaren esparruan.
Gainera, baso suteen arloko laguntza talde bat sortuko da Larrialdietarako Koordinazio eta Arreta Zentroan, ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera bitartean baso suteen egoeraren jarraipena eta azterketa ia denbora errealean eginen dituena.