Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia Dublinen egindako topaketan izan da

Nafarroak Ekonomia Zirkularraren Europako Plataformaren Batzar Nagusian parte hartu du Nafarroa Zirkular ekimenaren aurkezpenarekin. Sergio Pérez Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak ‘Ekonomia zirkularra: sareen boterea eta pertsonak ardatz dituzten ikuspegiak’ hitzaldiaaurkeztu du Dublinen egin den topaketa honetan. Nafarroak Cillian Lohan Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeko Nekazaritza, Landa Garapen eta Ingurumen Saileko presidenteordearekin eta Ekonomia Zirkularraren Europako Plataformako ordezkariarekin partekatu du agertokia.

Gehiago irakurri