Batzordeak orientabideak eman dizkie estatu kideei Europako Seihilekoaren 2023ko udaberriko paketearen esparruan, etorkizunerako ekonomia sendo eta prestatua lortzeko, guztiontzako epe luzerako lehiakortasuna eta oparotasuna bermatuko duena testuinguru geopolitiko zail batean

Horretarako, ikuspegi integratua behar da politiken eremu guztietan: ingurumen-jasangarritasunaren, produktibitatearen, ekitatearen eta egonkortasun makroekonomikoaren alde. Europako Seihilekoa da horretarako politikak koordinatzeko esparrua, eta honako hauek gauzatzea biltzen du: batetik, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM), eta, bestetik, kohesio-politikaren programak. Europako Seihilekoaren zikloak estatu kide guztietan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko egindako aurrerapenei buruzko informazio eguneratua ere ematen du.

Gehiago irakurri