Batzordeak gaur hainbat proposamen aurkeztu ditu, 1968an sortu zenetik EBko Aduanen Batasunari egin zaion erreformarik handiena eta sakonena burutzeko.
Gaur proposatutako neurriek munduan puntakoa den ikuspegi bat aurkezten dute EBko aduanetarako, datuetan oinarritua, eta horrek izugarri erraztuko ditu aduana-prozesuak enpresentzat, batez ere operadore fidagarrienentzat. Eraldaketa digitala bultzatuta, erreformak aduana-prozedura gogaikarriak murriztuko ditu, eta deklarazio tradizionalen ordez inportazioak gainbegiratzeko ikuspuntu adimentsuagoa ezarriko du, datuetan oinarritua. Aldi berean, EBrentzat, herritarrentzat eta haien ekonomiarentzat arrisku errealak sortzen dituzten inportazioak behar bezala ebaluatu eta geldiarazteko tresnak eta baliabideak izanen dituzte aduana-agintariek.