Aurkeztutako proposamenak mugarri dira ustelkeriaren aurkako borrokan, bai estatuen barrenean, bai EBn

Batzordeak honela areagotuko du bere ekintza: indarrean dauden neurrietatik abiatuta, areagotu eginen ditu ustelkeriaren prebentzioa EBko politika eta programen diseinuan txertatzeko ahaleginak, eta aktiboki babestuko du estatu kideek ustelkeriaren aurkako politika eta legeria indartsuak ezartzeko egiten duten lana. Zuzenbide-estatuari buruzko txostenen urteko zikloaren bidez, Batzordeak ustelkeriaren aurkako borrokak estatu mailan izan duen bilakaerari ere jarraituko dio, eta hautemanen du zein diren estatu kideen zailtasunak eta zer arazotan egiten ahal zaizkien gomendioak.

Gehiago irakurri