Konferentzia Sektorialak bost proiektu onartu ditu gaurko bilkuran, Nafarroako Jasangarritasun Turistikoaren 2023ko Lurralde Planaren barruan
Turismoari buruzko Konferentzia Sektorialaren Osoko Bilkurak, formatu hibridoan egin da Hector Gómez Industriako, Merkataritzako eta Turismoko ministroa buru izanik, Nafarroako Jasangarritasun Turistikoaren 2023 Planean bildutako bost proiektuak onartu ditu. Plan horrek 17,2 milioi euro jasoko ditu 2023ko Helmugetako Jasangarritasun Turistikoko Planen ezohiko deialdiaren kargura gauzatzeko. Deialdi hori osorik finantzatzen da Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko Next Generation EU funtsekin.