Batzordearen ustez, baliteke Renfek lineako trenen txartelak saltzeko zerbitzuen lehia murriztu izana Espainiako merkatuan, hirugarrenen txartelak saltzeko plataformei honako hauek ez emateagatik: i) bere txartel, deskontu eta aukera guztiak; eta ii) trenbideko garraio-zerbitzuekin lotutako erabiltzaileen datuak denbora errealean (bidaiaren aurrekoak, bidaian zehar edo bidaiaren ondorengoak).
Batzordea kezkatuta dago Renfek eduki eta datu horiek denbora errealean emateari uko eginda eragotz dezakeelako plataformak lehiatu daitezen Renferen zuzeneko kanal digitalekin, betiere kontsumitzaileen kaltetan. Hori frogatzen bada, ikertutako jokabideak EBko lehiakortasun arauak urra ditzake, debekatua baitago nagusitasunezko egoera batez abusatzea [Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 102. artikulua (EBFT)].