Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako ministro José Luis Escrivak hasiera eman dio “Gizarte-babesaren eta ongizate-estatuaren etorkizuna Europar Batasunean” goi-mailako txostena Espainian aurkezteko ekitaldiari. Escrivak azpimarratu du beharrezkoa dela “gizarte-inbertsioek eragiten dituzten itzulkinei buruzko ebidentziak eta datuak izatea, gai hori funtsezkoa izanen baita Espainiak Europar Batasunaren burutza hartzen duenean”.
Gainera, adierazi du Espainiako Burutzaren lehentasunetariko bat izanen dela gizarte-inbertsioaren eztabaida piztea “dagoen ebidentzia aztertzen lagunduko duten aditu independenteen laguntzarekin”.