Nafarroako EUROPE DIRECT-ek, Nafarroako Filmotekarekin batera, eta Kondestablearen jauregiko Civivoxarekin lankidetzan, Europako zinemaren emanaldia antolatu du, LUX sarien barnean.

Europako Parlamentuak eta Europako Zinemaren Akademiak antolatzen dute, Europako Batzordearekin eta Europa Cinemarekin lankidetzan. Publikoaren LUX sariak Europako publikoaren kalifikazioak eta eurodiputatuenak konbinatzen ditu: Europako epaimahai zinematografiko handienetako bat eratzen da, beraz. Horretarako, azalpen txartel batzuk banatuko dira, bertaratutako ikusleei bozketa errazteko.

Aurten hautatu diren lanek hainbat gai eta ikuspegi lantzen dituzte, eta 10 herrialdek baino gehiagok ekoitzi dituzte elkarrekin. Europako balioen unibertsaltasuna, kultura aniztasuna edo Batasunaren eraikuntza prozesuari buruzko filmak saritu nahi dira. Azken helburua da politikaren eta herritarren arteko loturak indartzea, jendea gonbidatuz protagonista aktibo bihurtzera eta hautatutako film bati edo gehiagori buruz iritzia ematera, puntuazio bat emanez.

2023ko “Europaren astea Nafarroan” ekimenaren webgunean ikusten ahal duzu zer film proiektatuko diren. Emanaldi guztiak Kondestablearen jauregian izanen dira, maiatzeko larunbat guztietan eta larunbat honetan (apirilak 22), 19:00etan.

Gehiago irakurri