Dokumentu horrek erakusten du Gobernuak 570,6 milioi euro bideratuko dituela kontzeptu horretara 2023an
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa berrikustea eta eguneratzea onartu du. Jaurlaritzak 570,6 milioi euro inbertituko ditu aurten, eta kopuru hori jaisten joango da datozen ekitaldietan, Europako funtsekin finantzatutako hainbat helburu betetzen baitira.