Batzordeak Zero Emisio Garbiko Industriari buruzko Legea proposatu du, EBn teknologia garbien fabrikazioa zabaltzeko eta ongi hornitutako Batasuna bermatzeko, energia garbi bateranzko trantsizioari begira. Ekimen hori Von der Leyen presidenteak iragarri zuen, Itun Berdearen Industria Planaren esparruan.
Lege horrek EBn zero emisio garbiko teknologien fabrikazioaren erresilientzia eta lehiakortasuna handituko ditu, eta gure sistema energetikoa seguruagoa eta jasangarriagoa izatea eraginen du. Halaber, baldintza hobeak sortuko ditu Europan zero emisio garbiko proiektuak diseinatzeko eta inbertsioak erakartzeko, halako moduan non Batasunak zero emisio garbiko teknologia estrategikoak fabrikatzeko duen gaitasun globala hurbilduko baita Batasunak une honetatik 2030era dituen ezarpen beharren % 40ra, gutxienez, edo ehuneko horretara gutxienez iritsiko baita.