Lorenzo Natali kazetaritza sarirako hautagaitzak aurkezteko epea ireki da; sari hori EBko kazetaritza sari enblematikoa da.

 

Europako Batzordeak honako gai hauei buruzko informazioa ematen duten kazetarien hautagaitzak onartzen ditu online: desberdinkeria, pobrezia desagerraraztea, garapen jasangarria, ingurumena, biodibertsitatea, klima-aldaketaren aurkako borroka, esparru digitala, enplegua, hezkuntza eta gaitasunen garapena, migrazioak, osasun laguntza, bakea, demokrazia eta giza eskubideak.

 

Idatzizko, ikus-entzunezko edo multimediako obrak aurkezten ahalko dira, kategoria hauetakoren batean:

  • Nazioarteko saria: egoitza EBren herrialde bazkideren batean duen hedabide batean argitaratutako erreportajeak.
  • Europa saria: egoitza nagusia EBn duen hedabide batean argitaratutako erreportajeak.
  • Kazetari berri onenaren saria: argitaratzeko unean hogeita hamar urtetik behera zuten kazetarien erreportajeak, Nazioarteko eta Europa sariak jaso ditzaketen herrialdeetan egoitza duen hedabide batean agertutakoak.

 

Gehiago irakurri