Hitz egin ondoren EBko kontsumitzaileak babesteko agintariekin eta Europako Batzordearekin (Kontsumitzaileak Babesteko Sarea-CPC), WhatsApp-ek hitzeman du gardentasun handiagoa eskainiko duela zerbitzuaren baldintzak aldatzen dituenean. Gainera, erabiltzaileei erraztasunak emanen dizkie eguneratzeei uko egiteko, horiekin ados ez badaude, eta, argi eta garbi azalduko du ea uko egite horrek WhatsApp zerbitzuak erabiltzeko ezintasuna dakarren. Era berean, WhatsApp-ek berretsi du aplikazioa erabiltzen duten pertsonen datu pertsonalak ez direla trukatzen hirugarrenekin edo Metako beste enpresa batzuekin, Facebook barne, publizitate helburuekin. Elkarrizketa koordinatu zuten Kontsumitzailearen Suediako Agentziak eta Lehiaren eta Kontsumitzaileen Babesaren Irlandako Batzordeak, eta Europako Batzordeak erraztu zuen.

Gehiago irakurri