Radio Televisión Españolak (RTVE) eta EFE Agentziak antolatu dute, Europako Parlamentuaren Komunikazioko Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan, Espainia osoko kazetari gazteentzako prestakuntza programa bat, haiei ezagutarazteko instituzio komunitarioen funtzionamendua, politika europarrak, eta haien aplikazioa estatu kideetan, Batasunaren balioetatik abiatuta.
Helburua da “Europa kontatzen” ikasteko gazteek behar dituzten trebetasunak lantzeko aukera emanen dieten tresnak hurbiletik ezagutzea, eta haien informazioak ikusi, entzun edo irakurriko dituzten herritarrengana hurbiltzea Batasuna.