Atzo amaitu zen EBko estatu kideek lan-baldintza garden eta aurreikusgarriei buruzko Zuzentaraua zuzenbide nazionalera eramateko epea. Hurrengo urrats gisa, Batzordeak ebaluatuko ditu estatu kide bakoitzak jakinarazitako neurri nazionalen osotasuna eta adostasuna, eta, behar izanez gero, neurriak hartuko ditu
Zuzentarauak babes eta lan-eskubide zabalagoak eta eguneratuagoak eskaintzen dizkie EBko 182 milioi langileei. Arau berriekin, langileek eskubidea izanen dute beren lan-baldintzak aurreikusgarriagoak izan daitezen, adibidez, zereginei eta lan-denborari dagokienez. Era berean, beren lanaren funtsezko alderdiei buruzko informazio osatuagoa jasotzeko eskubidea izanen dute, hala nola lantokiari eta ordainsariari buruzkoa. Hori urrats garrantzitsua da Europa sozial sendo baterantz, eta, horri esker, gizarte-eskubideen Europako zutabea EB osoko pertsonentzako errealitate ukigarria bihurtuko da.