Nafarroako Jauregiko obrek eraikinaren jatorrizko elementuak argitara ematen dituzte, hala nola estalkiaren egitura

2022-02-08T13:15:22+01:00

Proiektuaren 1. faseak, Europako funtsekin %100ean finantzatuta, bigarren eta hirugarren solairuak eraberritzen ditu, instalazioak eraginkorragoak, iraunkorragoak eta praktikoagoak izan daitezen. “Nafarroako Jauregia: Eraginkorra eta Iraunkorra” proiektua Europako Next Generation funtsekin batera finantzatzen da, REACT-EU (FEDER) lerroaren bitartez. Proiektuak hiru fase ditu, eta lehen fase honetan, 938.316,48 euroko inbertsioa du, kohesiorako eta Europako lurraldeetarako berreskuratze-laguntza horien