NaturClima mugaz gaindiko proiektua amaitzeko, Bertiz jaurerriko eta Urbasa-Andiako parke naturaletan jarduketak egingo dira, klima-aldaketara hobeto egokitzeko

2022-05-18T07:49:52+01:00

Ingurumenak bultzatuta, 2019tik espezie inbaditzaileak desagerrarazteko lan egin da, fauna eta flora aztertu eta zerbitzuak eta azpiegiturak hobetu Interreg POCTEFA NaturClima mugaz gaindiko proiektuaren azken mintegia egin da gaur goizean Iruñean. 2019an hasi zen, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren gidaritzapean, Pirinioen bi aldeetako naturguneak kudeatzeaz eta gobernatzeaz arduratzen diren erakundeen arteko lankidetza areagotzeko