Nekazaritza eta Abeltzaintzak mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzen deialdia egin du 2022-2023 kanpainarako

2022-02-24T13:09:48+01:00

Ekoizleen lehiakortasuna handitzeko laguntza-neurri bat da, eta azken deialdian 1.100.000 € izan ziren 50 mahastizainentzat. 2022-2023 kanpainarako mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzen deialdia dagoeneko argitaratu da NAOn, eta mahastizaintza eta ardogintzaren merkatuaren antolaketa bateratuaren barruan dago. Deialdi honen aurreko edizioan, egungo 2021-2022 kanpainarako, 50 mahastizainentzat izan dira laguntzak, eta baimendutako zenbatekoa 1.100.000 €-koa izan da.