PRESTAKUNTZA JARDUNALDIA: EUROPAKO PROIEKTUETARAKO FINANTZAKETA ESKURATZEA
16/05/2023 | 10:00 - 15:00
Buruan baldin baduzu Europako proiekturen batean parte hartzea, hau interesatuko zaizu!
Aurten ere, Nafarroako EEN sareak gonbidatu egiten zaitu Europako Proiektuetarako Finantzaketa Eskuratzeari buruzko prestakuntza jardunaldi batean parte hartzera, Europa Hurbilago 2023 programaren barruan. Bertan, informazio teoriko-praktikoa jasoko duzu Europako proiektu batera aurkeztean kontuan hartu beharreko alderdi guztiei buruz.
Ez galdu aukera, eta EMAN IZENA MAIATZAREN 12A, OSTIRALA, BAINO LEHEN (egun hori barne)!
Noiz? 2023ko maiatzaren 16an, asteartean, 09:00etatik 14:00etara
Non? Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Liburutegiko 10. gelan
PRESTAKUNTZA JARDUNALDIA:
Definitu zure negozio eredua eta finantza egitura, Europako finantzaketa partzuergoetan parte hartzeko eta inpaktu zientifikoa, ekonomikoa nahiz soziala sortzeko.
Saioaren helburua da honako hauek ezagutaraztea: batetik, zer garrantzitsuak diren Europarentzat negozio eredu berritzaileak, finantza egitura on bat dutenak etorkizunean bideragarritasun ekonomiko eta komertziala ahalbidetzeko; eta, bestetik, zer formulak laguntzen duten Europako finantzaketa proposamenak egiten modu aktiboan parte hartzen duten bazkide, lankide eta bestelako elkarte moduetan sartzen. Horretarako, saiora bertaratzen direnei jarduketen eta gomendioen protokolo bat emanen zaie, harreman egokia, arrakastatsua eta eraginkorra izan dezaten programa berrian.