This event has passed.
Nazioarteko solasaldia: “Mugaz haraindiko kirola eta aisialdia: ekintza publikoa, jardunbideak eta erabilerak Europan eta munduan”
30/06/2022 | 10:30 - 01/07/2022 | 18:00
Bordeleko metropolian
2022ko ekainaren 30ean, ostegunarekin, eta uztailaren 1ean, ostiralarekin
Tokia: Maison des Sciences de l’Homme Aquitaine/Bordeaux eta Maison des Suds.
10 et 12, Esplanade des Antilles, 33600 Pessac, Bordeleko metropoliko unibertsitate campusa (Akitania Berria, Frantzia).
Solasaldi hau Maison des Sciences de l’Homme d’Aquitaine/Bordeaux erakundeak antolatu du, TranSPORT(S) proiektuaren barnean. Proiektua finantzatzen dute Réseau national de Maison des Sciences de l’Homme (RnMSH) erakundeak, haren kide diren Estrasburgoko MISHA eta MSH-Alpes zentroekin, bai eta Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdeak ere, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) kideekin.