Loading Events
This event has passed.

New European Bauhaus Festival jaialdiaren ekitaldi paralelo gisa hautatua, Navarra Bauhaus Jaialdiak Nafarroa osora zabaldu du Europako ekimen hau, etorkizunean nola bizi nahi dugun ELKARREKIN pentsatzeko. Europako Bauhaus Berriak etorkizunean nola bizi nahi dugun pentsatzera animatzen gaitu. Garapenerako begirada horretan hiru balio nagusi txertatzera: Edertasuna, Jasangarritasuna eta Inklusioa.

Datorren ekainaren 9an, 10:45ean, topaketa eginen da, gure erkidegoan Europako Bauhaus Berriaren (NEB) ikuspegitik egiten ari diren ekimenak partekatzeko. Espazioetan, Nafarroako zenbait profesionalek, enpresak eta erakundek poster formatuan erakutsiko dituzte Europako Bauhaus Berriarekin lerrokaturik dauden eta garatzen ari diren, amaitu dituzten edo plangintza fasean dituzten beste ekimen batzuk.

Ekitaldia streaming bidez igorriko da, Jaialdiaren Bruselako antolatzaileekin koordinatuta, Jaialdian eta Europar Batasun osoan zehar hautatu diren ekitaldi paraleloetan urrundik parte hartzeko izena ematen duten Europa osoko pertsonentzat.

EGITARAUA

10:45 Parte-hartzaileei harrera egitea

11:00 Erakundeen ongietorria Zer da Europako Bauhaus Berria?

11:20  NEBren lan ardatzekin bat datozen lau proiektu nafarren aurkezpena:

  1. a) Naturarekin berriro konektatzea

The Edge erakusketa. Gizakiaren aztarna, artetik ikusita.

  1. b) Pertenentzia-sentimendua berreskuratzea

Periferia Birpentsatu proiektua

  1. c) Lehentasuna ematea gehien behar duten toki eta pertsonei

Etxekide elkartearen proiektua

  1. d) Epe luzeko, bizi-zikloko eta ekosistema industrialean integratutako pentsamendua sustatzea

BIOMA proiektua

11:40 Taldekako lanaren azalpena

11:45 Taldekako lanaren hasiera

13:00 Bateratzea

13:30 Janaurrekoa

Eskatu zure gonbidapena estekan, nahi ditugun Nafarroa eta Europa eraikitzen laguntzeko.

Informazio gehiago eta programa