
Mintegia: “Greenwashing” desagerraraztea eta “Green claims” delakoari buruzko Europako zuzentarau berria
21/04/2023 | 12:00 - 13:00
Nafarroako Gobernuak EBn duen Ordezkaritzak antolatu du (Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia), eta apirilaren 21ean izanen da, ostiralean, 11:00etan.
Saio horren bidez, informazioa eman nahi da “Greenwashing”i buruz: marketin berdearen praktika hori oso zabaldua dago, eta erantzukizun ekologikoaren irudi engainagarria sortzen du. Halaber, Europako Batzordearen erreklamazio ekologikoei buruzko zuzentarau berriaren proposamenaren berri emanen da. Informazio zehatza eman nahi da Europako Batzordeak arlo horretan aurreikusitako neurri eta ekintzei buruz, kontsumitzaileen babesa areagotzeko asmoz. Saioan parte hartuko dute bai Europako Batzordeak, bai Nafarroako Gobernuak.
Esteka honetan eman dezakezu izena. Ekitaldiak honako agenda hau du:
Agenda
11:00 – 11:05 Erakundeen ongietorria – Jardunaldiaren hasiera
Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria
11:05 – 11:20 Europako green claims-i buruzko zuzentarau berria
Eva Funcken, Europako Batzordeko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia Zirkular, Ekoizpen eta Kontsumo Jasangarrietako aditua
11:20 – 11:35 Greenwashing desagerraraztea eta kontsumitzaileen babesa hobetzea
Blanca Morales, EEBko (European Environmental Bureau/Europako Ingurumen Bulegoa) EU Ecolabel-erako koordinatzaile nagusia
11:35 – 11:55 Nafarroako politikak, kontsumo arduratsua, ekonomia zirkularra eta Nafarroako kontsumitzaileen belaunaldi berriko eskubideak
César López-Dios, Nafarroako Gobernuko Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuko zuzendaria
11:55 – 12:05 Eztabaida eta galderak
12:05 – 12:10 Amaiera
Sergio Pérez, Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia
Moderatzailea: Beatriz Irala, Nafarroako Gobernuak EBn duen Ordezkaritza
Ekitaldiari buruzko informazio gehiago duzu hemen: https://www.delegacionuenavarra.es/eu/gertaeren-agenda/2023-04-21//green-claims-delakoari-buruzko-europako-zuzentarau-berriarekin-eta-greenwashing-amaitzea.