Loading Events
This event has passed.

Europako Udako V. Ikastaroak (EUI) Iruñean eginen dira, Lidergo berria Europarentzat izenburupean, abuztuaren 23, 24 eta 25ean. Diario de Navarra Fundazioak eta Equipo Europa taldeak antolatzen dituzte, Europar Batasun osoari eragiten dioten egungo gaiei buruzko informazioa emateko eta eztabaida sortzeko.

Hauek dira edizio honetako gonbidatuetako batzuk: Arancha González Laya eta Ana de Palacio Kanpo Arazoetako ministro ohiak, Margarita Delgado Espainiako Bankuko gobernadoreordea, Joaquín Almunia Europako Batzordeko presidente ohia, eta Edvard Kozunsnik Txekiar Errepublikako Industriako ministrordea.

Europako Udako Ikastaroen V. edizio honetan Karim Hallal ere izanen dugu, Europar Batasunean eta Europan espezializatutako gaztelaniazko edukien sortzailea.

Izen ematea