
EUROPAKO MUGIKORTASUN ASTEA
16/09/2025 - 22/09/2025
Irailaren 16tik 22rako astea Europako Mugikortasunaren Astea da, eta Nafarroako Gobernuko Trafiko Zerbitzutik bat egiten dugu ekimen honekin. Horregatik, bidsegurtasunari buruzko prebentzio eta kontzientziazio jarduera batzuk antolatu ditugu:
– Astearte 16an, 17:00etatik 18:30era, Nafarroako Liburutegi eta Filmategian, eta ostiral 19, 12:00etatik 13:30era, Iruñeko Civivox Condestablen, bi saio: ” Begien kliska batean” bide-hezkuntzako kanpainaren bideoa proiektatuko da. Bertan, trafiko-istripu bati arreta ematen dioten Nafarroako Gobernuko zerbitzuak agertuko dira, bide-istripu bat izan duten biktimen testigantzarekin batera.
Sarrera lekua bete arte.
– Asteazken 17an, 10:00etatik 13:30era, Tuterako Bide Hezkuntzako Parkean, eta ostegun 18an, 10:00etatik 13:30era, Polo Parkean Smartbaby Fundazioaren eskutik, bide segurtasuneko bi tailer haurren eskola-garraioan inplikatutako kolektiboei zuzenduta.
– Igande 21ean, 10:30etik 14:00etara, Antoniutti Parkean, Mapfre Fundazio, APTB eta Nafarroako Suhiltzaileekin batera antolatuta, Car Crash Show, non bide-istripu bat antzezten da. Gainera goiz osoan zehar hainbat jarduera daude, hala nola iraulketa-simulagailua, bizikleta-zirkuitua, RCP eta lehen sorospeneko tailerra eta distortsio-betaurrekodun zirkuitu bat